(E. Albizu Lizaso)
San Andres jaien bezperetako danborrada egin zuten atzo, igandea, iluntzean, Azkoitian. Euria goian-behean bazen ere, desfilea egitea erabaki zuten herriko konpainiek, eta Azkoitiko kaleak alaitu zituzten danbor eta barrikek.
Bederatzi konpainiek parte hartu zuten atzokoan, aurten talde berri bat gehitu baitzaio Azkoitiko danborradari: Txintxarri elkartea. Beraz, honakoak desfilatu zuten atzo: Napoleon, Pelotariak, Ixkitturri elkartea, Presoen senide eta lagunak, Floreagako gurasoak, Floreagako ikasle ohiak, Xabier Munibeko gurasoak, Xabier Munibeko ikasle ohiak eta Txintxarri elkarteko gazteak. Denera, 400 lagunetik gora aritu ziren atabalak astintzen.
Danborradaren ostean, datorren astean izango dira San Andres festak.
Honakoa da argazki bilduma:
[flickr_set id="72157660797174089"]