Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesketan irabazleak izan dira Sonia Alonso eta Beatriz Temprano
Imanol Larrañaga Bitturi izan da gaur lehiatu den II. San Martin Mendi Lasterketako irabazlea. Azkoitiarrak 33,09 minututan amaitu du ibilbidea. Bigarrena izan da Andoni Ibarbia eta, hirugarrena, Joseba Tobar. Guztira 56 parte hartzaile izan dira Azkoitiko lasterketan. Nesketan aurrenak helmugaratzen izan dira Sonia Alonso eta Beatriz Temprano, 44,31 minututan bukatu dute lasterketa. Mikologia elkarte parean egin dute sari banaketa. Arratsaldean, II. Mus Txapelketa egingo dute, elkartean bertan.
[flickr_set id="72157660416180717"]