Azkoitiko Insausti Jauregian euskal Kontzertu Ekonomikoa babesteko ekitaldia egin du gaur goizean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak. Elkarteko zuzendaritzak bilera itxia egin du, eta, jarraian irakurri dute, jendartean, adierazpena, ekitaldi aretoan. Ekitaldian parte hartu du elkarteko kide den Juan Bautista Mendizabal azkoitiarrak, besteak beste. Euskaraz eta gazteleraz irakurritako adierazpenean azaldu dute, duela 250 urte sortutako erakundea dela beraiena, eta ordutik, "Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko behar den bultzada ematen" ari direla egunez egun.
Adierazpenak honakoa dio: "Historian zehar Euskal Herriarekin izan dugu konpromisoa inoiz baino beharrezkoa eta egokiagoa da orain. Izan ere, ezinbesteko garrantzia du Kontzertu Ekonomikoa erakunde indarrean egotea eta balio handia du euskaldun guztion etorkizuna eraikitzeko". Hala, euskal Kontzertu Ekonomikoa "babesteko" eta "zabaltzeko" konpromisoa berretsi du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak.
Adierazpena irakurri ostean taldeko argazkia atera dute, jauregiaren atarian.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide