EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko udal ordezkariek elkarretaratze bateratua egin dute, Insasusti Jauregiaren aurrean. (Ana Abarisketa)
Gaur, Memoriaren Eguna, elkarretaratzea egin dute Azkoitian, Insausti Jauregiko
Oroimena monolitoaren aurrean. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko udal ordezkariak batu dira hamabost minutuko isilunera. Ekitaldia txaloz agustu dute, 15:15ean.
Oroimenean eskultura 2007ko martxoan inauguratu zuten eta ETA, Komando Autonomo Antikapitalista eta GALen biktimen oroigarri gisa egin zuten.
Eusko Jaurlaritzak landutako “Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960 -2010)” txostenean biktima berberak aitortzen dira. Dokumentuan, Jose Luis Salegiren kasua ere agertzen da, baina egiaztatze eta ikerketa sakonagoa behar duela azaltzen da.
Bestetik, EH Bilduk eskaera egin zuen txostenean Jabier Larrañaga
Peru biktima gisa errekonozitzeko. Udalak azaldu duenez, egin beharreko izapideak egin ditu kasua aztertu dezaten.
Oroimenean eskulturan jasotzen diren azkoitiarrak honakoak dira: Ramon Baglieto, Justino Quindos, Elio Lopez, Julio Muñoz, Jose Maria
Piris, Jose Larrañaga eta Ramon Oñederra
Kattu.