Ibon Arrieta 'Aitza'-k eta beste hainbat lagunek Libertate Nafarra alderdia sortu dute (Maxixatzen.eus)
Libertate Nafarra (LN) alderdia sortu dute herrialde ezberdinetako hogei lagunek, eta datozen Espainiako hausteskundeetara aurkeztea nahi dute. Horretarako, datozen egunetan sinadurak biltzen ariko dira kalean, eta zehazki bihar, larunbata, eguerdian mahaia jarriko dute Kale Nagusian. Gipuzkoako zerrendaburua izango da Ibon Arrieta Aitza, eta harekin izan da Maxixatzen.
Zergatik ikusi duzue alderdi politiko berri bat sortzeko beharra?
Gaur egungo partidu politikoak folklorismoan oinarritzen dira, eta akziora pasatzeko garaia da. Gizarte honek independentzia lortzeko benetako bide bat eraiki behar du, gizarte anitz honen sektore desberdinak bilduz.
Zeintzuk dira zuen ideiak? Zer defendatuko duzue?
Nafar Estatuaren berreskuraketa defendatzen dugu polarizazio guztien gainetik; Nafar gizartea bere libertatera eramango duen erreminta bat, Espainia eta Frantziaren konkistatik askatzeko.
Ikurrinaren barruan ez dago nafar bandera. Nafar banderaren barruan askotariko banderak sar daitezke. Nafarroa da Euskal Herriaren ama. Ikurrina da gure komunitatearen bandera, baina gure estatuarena nafarra da.
Elkarrizketa osorik Maxixatzen.eus-en irakurri daiteke.