Errefuxiatuei etxea uzteko izena eman behar da udaletxean

A.Abarisketa 2015eko urriaren 13a

Azkoitiko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi zuen pasa den ostiralean zerrendak irekiko dituela errefuxiatu siriarrei etxe hutsak uzteko prest dauden herritarren artean. Eudelek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek Koo...

Azkoitiko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi zuen pasa den ostiralean zerrendak irekiko dituela errefuxiatu siriarrei etxe hutsak uzteko prest dauden herritarren artean. Eudelek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek Koordinaziorako Batzorde Eragilea osatu berri dute, eta, batzorde hori izango da errefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatuko dituena modu bateratuan.

Orain, Azkoitiko Udalak zerrendak irekiko ditu libre dauden etxebizitzak errefuxiatuei utzi nahi dizkieten herritarrek izena eman dezaten. Kasu horretan, udaletxeko harrera zerbitzura jo beharko da datuak emateko. Ondoren, Alokabide zerbitzuaren esku jarriko ditu datuok udalak, unean uneko baliabideak kudeatzeko. Halaber, eta udalak jakinarazi duenez, zuzenean jarri daiteke harremanetan Alokabide-rekin gipuzkoa@alokabide.eus-era idatzita, edo, 944-04 47 08 zenbakira deituta.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren arabera, ez da zailtasunik izango Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.000 errefuxiatu hartzeko.

Elkartasun Besarkadak

Pasa den ostegunean, hain justu, Elkartasun Besarkadak izeneko ekitaldia aurkeztu zuten herriko plazan, Ongi Etorri Azkoitira elkartasun sareak antolatuta. Taldeak gogoan izan zituen gudan dauden herrialdeetako herritarrak, eta errefuxiatuei olerki bidez jakinarazi zien ongietorriak direla Azkoitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide