Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goiz-goizetik gerturatu da jendea Elosuko XXXVII. Mendiko Ganadu Periara. Autobusez, kotxez edo oinez, urriaren 12ko ohiturei eutsiz igo dira herritarrak Azkoitia eta Bergara artean kokatzen den auzora. Egun osoko egitaraua prestatu du, beste behin, Elur Txiki elkarteak. Eguerdian bazkaria izango da, eta, 17:30ean, idien erakustaldia 1.500 kiloko auzoko Bentoste harriarekin. Iluntzean, erromeria Laja II.a eta Lutxurdioren alaituko dute.
[flickr_set id="72157659337512718"]