Elosun egun osoko jaia dute gaur mendiko ganadu azokarekin

Onintza Lete Arrieta 2015eko urriaren 12a

Urtero bezala, azoka egingo dute gaur, urriak 12, Azkoitiko Elosu auzoan. Goiz-goizetik elkartzen da bertan jendea ganadua, euskal produktuak eta beste hainbat salerosketa-gai ikusteko, dastatzeko eta erosteko. Ez da erromeria giroa eta bertsolarien saioa faltako, ezta jan-edana ere. Elur Txiki elkarteak antolatu du azoka eta, egitaraua, bertaratu nahi duenarentzat, honakoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide