Javier Zubizarretak Bernardo Ecenarro enpresa bisitatu du

A.Abarisketa 2015ko urr. 9a, 00:00

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea Ugarte industrialdean kokatutako Bernardo Ecenarro enpresan izan da aste honetan. Bisita Azkoitiko Udalak aurreiku- sita dituen bisita egitasmoen barruan egin du. Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi du, bisita haue...

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea Ugarte industrialdean kokatutako Bernardo Ecenarro enpresan izan da aste honetan. Bisita Azkoitiko Udalak aurreiku- sita dituen bisita egitasmoen barruan egin du. Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi du, bisita hauen helburua udalaren eta enpresa sarearen artean gizartean eragina izan dezaketen elkarlana aztertzea dela: «Enplegua dinamizatzeko eta ekonomiaren hazkuntza sustatzeko».

Zubizarretaz gain, Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziek ere parte hartu zuten Ecenarro enpresakoekin egindako bileran.

20.000 tona

Besa-Bernardo Ecenarro S.A- enpresak, Europako hainbat industria enpresentzat pinturak ekoizten ditu. Orain urtebete Elgoibar utzi eta Azkoitira lekualdatu zen.

Bernardo Ecenarroren helburua da urteko 20.000 tonako ekoizpena izatera heltzea. Enpresa honek, hain justu, 20.000 metro koadroko gunea du Azkoitiko Ugarte industrialdean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide