Imuntzo eta Belokik 'Egurre' azken lana aurkeztuko dute gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 8a

AZKOITIA // Donostiako Elkar aretoan aurkeztuko dute gaur 11:00etan Imuntzo eta Belokik Egurre euren azken lana. Zortzigarren disko honetan, taldearen jarraitzaileentzat ezagunak diren abestiak eta azken diskorako sortu berriak dituztenak uztartu dituz...

AZKOITIA // Donostiako Elkar aretoan aurkeztuko dute gaur 11:00etan Imuntzo eta Belokik Egurre euren azken lana. Zortzigarren disko honetan, taldearen jarraitzaileentzat ezagunak diren abestiak eta azken diskorako sortu berriak dituztenak uztartu dituzte.

Izena eman daiteke tenisko Udazkeneko Txapelketan

AZKOITIA // Azaroaren 1ean hasiko da Txerloiako tenis pistetan 2015eko Udazkeneko Txapelketa. Banaka eta binaka izango dira kanporaketak, 14 urtetik gorakoentzat denak. Txapelketan parte hartzeko 669-62 18 02 telefono zenbakira deitu behar da, edo mezu bat idatzi daiteke txtenis@gmail.com helbidera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide