Elkartasun testuak antzeztuko dituzte bihar, Ongi Etorri Azkoitira elkartasun sareak antolatuta

A.Abarisketa 2015eko urriaren 7a

Ekitaldia 19:00etan hasiko da herriko plazan.

Ongi Etorri Azkoitira elkartasun sareak Elkartasun besarkadak ekitaldia antolatu du bihar arratsalderako. Elkartasun testuen irakurketa mikrofono irekiekin egingo dute, 19:00etan, Azkoitiko plazan. Olerkien irakurketarekin nahastuko dira antzerkia eta musika. Azken asteetan herritar talde bat elkartu da, errefuxiatuei babesa eskaini eta herritar gisa gaiari dagokionez egin dezeketenaz hitz egiteko. Bilera ireki horietatik jaio da Elkartasun besarkadak ekimena, eta bihar ikusi ahalko da aste luzez landutako lana. Ongi Etorri Azkoitira elkartasun sarearen helburua da ahalik eta herritar gehien batzea ekitaldira. Edonork izango du, beraz, parte hartzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide