
Goizeko hamaiketarako iritsi ziren atzo Realeko jokalariak Azkoitiko Txerloia futbol zelaira. Autografo batzuk sinatu eta argazkiak atera ostean hasi zuten entrenamendua jokalari txuri-urdinek. Adin guztietako herritarrak bertaratu ziren, gaztetxo asko joan ez zen arren. David Moyes entrenatzailearen agindupean aritu ziren jokalariak lanean. Jokalarien artean zegoen Igor Zubeldia azkoitiar gaztea; Zubeldiak Realean egin du aurredenboraldia, Moyesek hala eskatuta. Argazkian, jokalari azkoitiarra Javier Zubizarreta alkatearekin eta Moyes entrenatzailearekin. Entrenamenduaren argazki bilduma ikusgai dago
urolakosta.hitza.eus webgunean.