Ostiralean hasiko dira Bebarruko Jardunek eta, beste behin, kultur eskaintza oparoa prestatu dute azaroaren 7ra arte. Ohi bezala, kontzertu eta film ugari daude egitarauan. Musika talde gehienak aurreneko aldiz gerturatuko dira Azkoitiko Mataderora, beren azken lanak aurkeztera. Zinema zikloak, berriz, Japonia izango du hizpide, bertako zuzendarien mundu onirikoetara gerturatuz ikuslea.
Sorkuntzak eremu propioa izango du asteotan, bi tailer antolatu baitituzte. Bata marrazketa esperimentalaz izango da, Nadia Barkate artista bilbotarraren eskutik. Bestea, Eli Gras katalanak eskainiko du, eta birziklatutako materialekin musika tresnak sortzen irakatsiko du.
Izena emateko mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzi behar da, edo Facebook-eko Matadero Ekintzak atarian.