Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko hamaiketarako iritsi dira Realeko jokalariak azkoitiko Txerloia futbol zelaira. Autografo batzuk sinatu eta argazkiak atera ostean hasi dute entrenamendu saioa jokalariek. Adin guztietako herritarrak bertaratu dira Txerloiara, baina ez zeuden gaztetxo asko, eskola-ordua zen eta. David Moyes entrenatzailearen agindupean aritu dira lanean jokalariak, eta futbol partidatxo batekin bukatu dute saioa, ordu eta erdi geroago, giro onean. Jokalarien artean zegoen Igor Zubeldia gazte azkoitirra. Zubeldiak Realean egin du aurredenboraldia Moyesek hala eskatuta. Harrobiko jokalariak da Zubeldia.
[flickr_set id="72157659518279782"]