Eugenio Alberdi Zabaleta trikitilaria hil zen herenegun, 87 urterekin. Azkoitiko Urrategi auzoko Zabaleta baserrian jaio zen 1928an. Auzo hartan jaiotako Juanito Garate Maltzeta zenarekin hasi zen trikitiaren munduan urratsak egiten; izan ere, biak aritu ziren gaztetan erromerietan.
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen arabera, «oso gizon estimatua» zen Zabaleta, eta «pertsona goxoa izaki, maitatua izan zen». Elkartekoek esan dutenez, «soinu txikiari inork baino hobeto ateratzen zion trikiti airea, instrumentu horri zion maitasunaren aiderazgarri».
1978an Urretxun omendu zuten Zabaleta, Jesus Zialtzeta Bidani motza pandero jolearekin batera. 2003an, berriz, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen errekonozimentua jaso zuen azkoitiarrak.