Helduen lasterketaz gain, gaztetxoek ere parte hartu dute Bularreko Minbiziaren Kontrako I. Lasterketa solidarioan. Lasterketa nagusiaren aurretik hartu dituzte Azkoitiko kaleak lau eta hamalau urte bitartekoek, hiru lasterketatan.
Plazan hasi eta eliz ondotik itzuli dira plaza nagusira berriz, 400 metroko ibilbidea egin ostean. Bigarren taldeak bi buelta eman dizkio zirkuitu berari, 800 metro guztira, eta, hirugarren taldeak, 1.200 metroko ibilbidea izango du aurretik. Horretarako, lau eta zazpi urte bitartekoentzat prestatutako itzulia egiteaz gain, Plaza Berritik Ibai Ondo kalea zeharkatuz itzuli dira plazara.
[flickr_set id="72157659136323061"]