Milioika 'ttipi-ttapa' arrosa batu dira Azkoitian

Ana Abarisketa 2015eko irailaren 26a

Minbiziaren Kontrako I. Lasterketa solidarioa ospatu da gaur, irailak 26, arrakasta handia lortuz

Iritsi da herritar askok egutegian markatu zuten eguna. Asteak eman dituzte Azkoitiko Ttipi-Ttapa elkartekoek Bularreko Minbiziaren Kontrako I. Lasterketa solidarioa prestatzen eta ez du ezerk huts egin. Eguraldia lagun, 864 parte hartzaile batu dira lau kilometroko ibilbidea, korrika nahiz oinez, osatzera. Antolatzaileak gustura eta "oso pozik" azaldu dira herritarren partetik jasotako babesarekin. Herriko merkatarien eta ostalarien ekarpenak eskertu dituzte, baita herritarrek emandakoarekin ere. Izan ere, bildutako diru guztia Katxalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartera bideratuko dute. [flickr_set id="72157658716325670"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide