Azkoitiko mezen ordutegia zein den jakinarazi du Parrokiak

A. Abarisketa 2015ko ira. 16a, 08:30

Azkoitiko Parrokiak jakinarazi ditu, udalako atsedenaldiaren ostean, aurrerantzean izango diren mezen ordutegiak. Aurrerantzean, beraz, igandeetan, honako ordutegian emango dituzte mezak: Floreagan eta Santa Klara auzoetan, 09:00etan; Parrokian eta Urrategi auzoan, 10:00etan; meza nagusia Parrokian, beti bezala, 11:00etan; Martirietan eta Madariaga auzoetan, 11:30ean; eta, azkenik, eguerdiko 12:00etan, Floreaga auzoan. Astegunetako ordutegiari dagokionez, berriz, mezak honako orduetan izango dira aurrerantzean: 08:30ean, Santa Klara Monastegian eta 09:30ean, parrokian bertan. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, ez da mezarik izango hiletarik ez bada. Hiletak direnean, aldiz, 19:00etan izango dira mezak, beti bezala. Parrokiatik jakinarazi nahi dute, egunen batean apaiz edo salestarren batek meza emateko aukerarik ez balu izango, liturgia ospakizuna egingo luketeela, mezaren ordez.

Salestarrei eskerrak

Azkoitiko Parrokiko elkarteak jakinarazi nahi du, «kristau elkarteak dituen beharrentzat, meza ugari daudela herrian, bai igandeetan, baita astean zehar ere». Aldi berean, «arazo larriagotzat» jotzen dute, herrian meza ugari egonda ere, kristau askok ez dutela igandeko meza ospatzen. Horretaz gain, Parrokitik jakinarazi nahi dute meza horiek guztiak mantentzea herriko salestarrei esker lortzen dutela. Era berean, meza guztiak ematea talde lanari esker lortu dutela jakinarazi nahi dute, eta, ondorioz, salestarrei eskerrak eman nahi dizkiete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide