Oktober Fest jaia egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 15a

AZKOITIA // October Fest garagardoaren festa ezaguna ospatuko da larunbatean, irailak 19, Azkoitian, herriko gazte talde batek eta tabernariek antolatuta. 13:00etan, triki poteoa izango da eliz ataritik abiatuta. 14:00etan, bazkaria Kontzejupean. Saltx...

AZKOITIA // October Fest garagardoaren festa ezaguna ospatuko da larunbatean, irailak 19, Azkoitian, herriko gazte talde batek eta tabernariek antolatuta. 13:00etan, triki poteoa izango da eliz ataritik abiatuta. 14:00etan, bazkaria Kontzejupean. Saltxitxek, garagardoak eta postreak eta kopak osatzen dute menua. 18:00etatik 22:00etara, Kapritxofest izango da, DJ Kanuttok eta DJ Ugutz-ek girotuta. Tarte horretan opariak eta ezusteak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bazkaltzeko txartela bost euroren truke lortu daiteke Txalintxo tabernan. Ostegun gaua izango da txartelak erosteko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide