Pello Larrañaga teknikaria eta Sonia Vazquez zinegotzia, goian, eta, Lore Elorza eta Amaia Etxaniz hezitzaileak, behean. (Ana Abarisketa)
Ez dira ez nerabeak ezta haurrak ere. Denbora luzeko gogoetatik jaio da 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei herriko ludoketan, Elkarguneko Abarketatxon, espazio propioa eskaintzeko ideia. Horretarako, ostiraletan, adin tarte horretako gatetxoei espazio propioa eskeini nahi die ludotekan bertan, 17:00etatik 19:00etara. Egitasmoa gaztetxoei beraiei eta gurasoei azaltzeko bilera irekia egingo dute datorren ostiralean, irailak 18, Abarketatxo bertan.
2015-2016 ikasturteko egitasmo berria azaltzeko prentsaurrekoa eskeini dute gaur, irailak 11, Elkargunean. Pello Larrañaga gazteria teknikariak azaldu du, beste herri batzuetan martxan jarritako ekimena dela, arrakasta handia lortuz. Gaztetxoen autonomia errespetatuz, parte hartzea, elkar bizitza edo giza baloreak sustatzea dute helburu, ludoteka "nerabezarora bidean bidelagun" izan dezaten.
"Badakigu espazio hau -Abarketatxo ludoteka- haurrentzako prestatuta dagoela; beraz, pentsatu dugu 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek beraiek egokitu dezaketela gela, beraien gustura", dio hezitzaileetako batek.
Abarketatxo ludoteka
Azkoitiko Abarketatxo ludotekak 4 urtetik hasi eta 17 urte bitarteko adin tarteko haur eta gaztetxoekin lan egiten du. Bi hezitzaile daude bertan Lore Elorza eta Amaia Etxaniz, eta iaz 160 gaztetxo inguru jaso zituzten bertan, adin guztietakoak. 2003.utetik dago funtzionamenduan, 2010etik Elkargunean.
Ikasturte berriko ordutegiei dagokionez, honakoa izango da aurrerantzean:
HH44 - HH05: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.
LH1 - LH3: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
LH4 - LH6: ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago nahi duenak deitu
943 083 800 edo
652 720 752 telefonora, edota idatzi
abarketatxo@gmail.com helbide elektronikora.