Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AZKOITIA // Trikitia jotzeko lehengo eta oraingo tonalitateak aztertzeko asmoz, jardunaldia antolatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Gaur, ostirala, eskainiko dute hitzaldia Iñaki Garmendia Laja azkoitiarrak eta Joseba Tapia lasartearrak, Donos...
AZKOITIA // Trikitia jotzeko lehengo eta oraingo tonalitateak aztertzeko asmoz, jardunaldia antolatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Gaur, ostirala, eskainiko dute hitzaldia Iñaki Garmendia Laja azkoitiarrak eta Joseba Tapia lasartearrak, Donostiako Euskal Liburutegiko sotoan. Hitzordua arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da. Moderatzaile lanetan, berriz, beste azkoitiar bat arituko da, Iosu Arrizabalaga Izer trikitilaria, hain justu. Lajak garai bateko jotzeko moduari buruz hitz egingo du, Joseba Tapiaren laguntzarekin.