Gorka Antxustegi eta Xabat Urrestik irabazi dute Azkoitiko Rallysprinta

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 7a, 12:55

Larunbatean jokatu zen VII. Azkoitiko Rallysprinta Olaso eta Madariaga artean, Azkoitiko Errebueltie Motor taldeak antolatuta. Gorka Antxustegik eta Xabat Urrestik (Peugeot 205 F1) irabazi zuten auto  Euskal Herriko Txapelketako zortzigarren lasterketa izan den hau. Parte-hartzaileek hiru aldiz egin zuten lasterketako ibilbidea. Aurrenekoan, Enrique Barrenetxea eta Anartz Onaindiak (Mitsubishi EVO IX) bederatzi segundoko aldea atera zien probako irabazleei. Alde honek lasterketa irabazteko aukera emango ziela uste zen, ordea ez zen hala izan aurrenekoan azkarrenak izan ziren hauek bigarrengoan pintxazoa izan zuten eta 26 segundo galdu zituzten. Anntxustegik eta Urrestik 10 segundoko aldearekin irabazi zuten. Bigarrenak, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3) izan ziren. Hirugarrenak, Enrique Barrenetxea eta Anartz Onaindia izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide