Ostegunerako eman behar da izena Pirinioetako bidaian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 4a

AZKOITIA // Irailaren 12rako eta 13rako, larunbata eta igandea, txangoa antolatu du Pirinioetara Anaitasuna Mendi Bazkunak. Hara joateko, beharrezkoa da irailaren 10a, osteguna, baino lehen izena ematea. Horretarako, Lopetegi iturgintzara edo Etxeza ha...

AZKOITIA // Irailaren 12rako eta 13rako, larunbata eta igandea, txangoa antolatu du Pirinioetara Anaitasuna Mendi Bazkunak. Hara joateko, beharrezkoa da irailaren 10a, osteguna, baino lehen izena ematea. Horretarako, Lopetegi iturgintzara edo Etxeza harategia joan behar da: bazkideek 80 euro ordaindu beharko dituzte; eta 85 euro, berriz, bazkide ez direnek. Irteera irailaren 12an, larunbatean, izango da liburutegi aurretik, 5:00etan. Lac de Gloriettes, Col D-Alans, Espuguettes, Gavarnie, Saugue edo Gedre bezalako mendiak igoko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide