Asier Altuna 'Lapatza' azkoitiarrari galarazi egin diote Mexikon sartzea

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 29a

Asier Altuna Lapatza azkoitiarrari galarazi egin diote Mexikon sartzea, baita harekin bidaiatu duen Floren Aoizi ere. Biak dira Sortuko kideak, eta Sao Pauloko XXI. Foroan parte hartzera zihoazten Mexiko hirira. Hego Amerika eta Karibeko mugimendu politiko eta sozial eraldatzaileen topagunean hartu behar zuten parte haiek, eta herrialdeko agintariek ukatu diete Mexikora sartzea. Altuna Sortuko Ameriketako ordezkaria da. Astelehenean ukatu zioten azkoitiarrari Mexikora sartzea; eta atzo, asteartea, iritsi zen bueltan etxera. Aoiz, berriz gaur, asteazkena, bueltatu da. Berria egunkariak zera argitaratu du, Foroko antolatzaileek Sorturi esan diotenagatik, euskal ordezkariei ez ezik, beste herrialde batzuetako zenbait ordezkariri ere ukatu dietela Mexikora sartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide