Floreagako igogailua Fiark Arquitectos-i esleitu dio udalak

Ana Abarisketa 2015eko uztailaren 28a

Azkoitiko auzoarentzako azpiegitura udal talde guztiek babestutako proiektua da. 2015eko aurrekontuetako inbertsio nagusia bideratuko da proiektu honetara.

Azkoitiko Udalak adjudikatu du Foreagako irisgarritasuna bermatuko duen proiektuaren erredakzio lana eta obren zuzendaritza. Proiektu honen muina izango da igogailua eraikitzea, auzokoei mugikortasuna erraztuko baitie, eta irisgarritasuna bermatu. Proiektuaren erredakzio lanarekin batera, obren zuzendaritza eta lanen exekuzioen zuzendaritza zerbitzuak adjudijatu ditu udalak azken urrats honetan. Azkenean, Fiark Arquitectos enpresak egingo ditu lan horiek. Donostian kokatutako enpresak hiru hilabeteko epea izango du proiektua idazteko. Udalak jakinarazi duenez, "esleipen hau urrats garrantzitsua da proiektua bizkortzeko lehenbailehen bihur dadin errealitate, garrantzitsua baita". 21015eko aurrekontuko inbertsiorik handiena izango da, hala erabaki baitzuen aurreko udal gobernuak pasa den abenduan burututako bilkuran. Udal talde guztiek babestutako proiektua da Floreagakoa.

500.000 euroko partida

500.000 euro dituzte gordeta Floreagako igogailuarentzat. Auzo horretako bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko asmoz jarriko dute azpiegitura berria, Aldalur autobus enpresaren ondotik auzoaren goialderaino, bi pisurekin, baina igogailuaren kokapen zehatza zehazteko dago oraindik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide