Egun ahaztezina izan zen atzokoa Mikel Elorza (Ampo) txirrindulari azkoitiarrarentzat; garaipen gozoa lortu baitzuen, Leongo itzuliko bigarren etapan. "Ampo taldeaz, senideez eta lagunez" gogoratu da une hauetan Elorza, eta "eskerrak" ematea nahi dizkie jasotzen duen "babesagatik".
122 kilometroko ibilbidea izan zen atzokoa, Posada de Valdeonen hasi eta Sabero (Leon, Espainia) herrian amaitu zen. 1600 metroko bi mendate igo behar izan zituzten txirrindulariek, eta helmugaratzeko azken bost kilometroren faltan beste mendate bat igo zuten. Ordurako 35 bat txirrindulari zijoazen aurretik eta sprintean aurreratu zen azkoitiarra, garaipena lortuz. Etapaz gain, erregulartasunaren maillot berdea irabazi zuen Elorzak.
Herenegun hasi eta larunbatera arte iraungo du bost etapaz osatutako itzuliak. Aurreneko etapan laugarren postua lortu zuen Elorzak, eta sailkapen orokorrean ere laugarren dago.
Denboraldi bikaina ari da egiten Ampo taldeko azkoitiarra afizionatuen mailan. Urola Kostako Hitzak duela pare bat aste
elkarrizketatu zuen Elorza bere ibilbide profesionalari errepasoa egiteko.