Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariak Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati librea bisitatuko du gaur arratsaldean. Matadeixen izango da hitzordua, 19:30ean, eta 94.2FM frekuentzian entzun ahal izango da zuzenean. Horretaz gain, eta behin zuzenekoa emandakoan, kontrakoeztarrixe.blogspot.com helbidean zintzilikatuko dute saioa, ohi bezala.
Hankak lurrin irratsaioaren barruan, Iñaki Segurola Ogrue-k eta Jon Gurrutxagak elkarrizketatuko dute bertsolari markinarra. Kontrako Eztarrixe Azkoitiko irrati librea 2012. urtean sortu zuen herriko gazte talde batek, eta Euskal Herriko Arrosa irrati libreen sarean sartuta dago.