Lapurreta egin dute AEK-n

Ana Abarisketa 2015eko uztailaren 22a

Gaizkileak astelehenean sartu ziren hirugarren aldiz euskara erakundeak Kultur Etxean duen bulegoan.

AEK-ren bulegoa, atzo, hirugarrengoz erasotu ostean Azkoitiko AEK-ren bulegoan lapurreta egin dute beste behin. Oraingoan, atea «indarrez» eta «kolpeka» puskatu dute, eta ordenagailu eramangarria lapurtu bulegotik. Azkoitiko AEK-ko kideak astelehean jabetu ziren lapurretaz, eta bereala jakinarazi zioten udaltzainei zein ertzainei, protokolozko salaketa jarriz. Bulegoan lapurreta egiten dieten hirugarren aldia da. 2012ko irailean sartu ziren aurrenekoz eta, orduan ere, ordenagailu eramangarria lapurtu zuten. Pasa den martxoan sartu ziren bigarrengoz, eta 300 euro lapurtu zituzten dirutan. Kolpe gogorra izan zen AEKrentzat, urtarriletik martxora bitartean saldutako Korrika-ko arroparekin bildutako diru guztia lapurtu baitzieten.

Kontrola Kultur Etxean

Lapurreta hauen aurrean Azkoitiko Kultur Etxean «kontrol handiagoa» egotea eta «neurriak harzea» eskatzen du AEK-k. Izan ere, euskaltegiaz gain beste hainbat taldek dute bulegoa bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide