Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herri bat bildu da gaur, igandea, Urrategi auzoan. Ostiralean hasi ziren jaiak, eta gaurko hamaika ekitaldi prestatu dituzte auzotarrek. Goizez meza izan dute, 9:00etan eta 11:00etan. Haien ostean, bertsolariek hartu dute erreleboa. Iker Zubeldiak, Iban Urdangarinek eta Larrañagak abestu dute.
Betsalde, 12:30etik aurrera, herri kirolak izan dira ikusgai auzoan. Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta harri-jasotzaileak, eta Txikia IV.a eta Mikel Larrañaga aizkolariak lehiatu dira. Zabale eta Larrañagak bukatu dute eguerdiko txanda, trikiti doinuekin. Arratsaldez, urtero legez, jolasak eta puzgarriak izango dira haur eta gaztetxoentzat.