Lagunartean prestatutako Urrategiko jaiak ostiralean eta igandean izango dira

Ana Abarisketa 2015eko uztailaren 8a

Egitarau oparoa prestatu dute Urrategi auzoan aurtengoan ere. Harri-jasotzaileak, bertsoak, eta umeentzat jolasak izango dira.

Urrategiko festak (Ibon Errazu) Uztaileko bigarren asteburuan izaten dira Urrategiko festak. Aurtengoan ere egitarau oparoa prestatu dutelagunartean eta igandea izango da egun handia. Zubeldia, Iban Urdangarin eta Larrañaga bertsolarien saioa izango da 12:00etan eta herrikirolek girotuko dute eguerdia jarraian, 12:30etik aurrera. Lehian arituko dira Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak, eta, Txikia IV eta Mikel Larrañaga aizkolariak. Zabale eta Larrañaga trikitilariek hartuko die lekukoa herrikirolei 13:30ean. Tradizioei jarraituz Gorriti eta bere abereak eta ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak izango dira arratsaldean, 16:30etik aurrera. Azalgorretako Apatxe zaldiaren eta Koateiko Luna behorraren arteko dema saioa egingo dute gero. Eguna amaitzeko Zabale eta Larrañagak girotuko dute erromeria. Mezak izango dira urtero bezela. Zapatuan 21:30ean egingo da eta autobus zerbitzua egongo da Azkoitiko Urkijo kaletik 21:00etan. Igandean 9:00etan eta 11:00etan izango da. Baina ostiralean hasiko dira jaiak. 22:00etan mus txapelketa azkarra lehiatuko dute. Lehen sarituek txapela eta 260 euroko oparia izango dute, bigarrenek 100 euro eta oparia eta, hirugarrenek Isidro erretegian bi lagunentzat afaria eta oparia. Laugarrenek, iolaskoa eta oparia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide