Berdura Plazako bi posturen oinarriak atera ditu Azkoitiko Udalak

Ana Abarisketa 2015eko uztailaren 2a

Azkoitiko Berdura Plazako bi salmenta postu emateko oinarriak argitaratu ditu aste honetan Azkoitiko Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Postuetarako eskaintzak aurkezteko azkenengo eguna uztailaren 30a izango da.Udalak postuak 20 urterako emango d...

Azkoitiko Berdura Plazako bi salmenta postu emateko oinarriak argitaratu ditu aste honetan Azkoitiko Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Postuetarako eskaintzak aurkezteko azkenengo eguna uztailaren 30a izango da.

Udalak postuak 20 urterako emango ditu, eta gehienez 50 urtera arte luzatu ahal izango da postuak hartzeko epea; beti ere, epea bukatu aurretik bi aldeek adosten badute postuak edukitzeko iraupena.

Alokairuaren hileroko gutxieneko kanona 430 eurokoa izango da, eta udalak ez du eskatuko behin-behineko bermerik.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak udaleko webgunean (www.azkoitikoudala.info), 943-857175 telefono zenbakian edo udaletxean bertan eskuratu dezake. Webgunean ikusi daitezke Berdura Plazako bi lokalen plano orokorrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide