XXIII. Tenis Open finalean 103 jokalarik hartu dute parte

Ana Abarisketa 2015eko ekainaren 30a

Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte aritu ziren jokoan parte-hartzaileak. Saritu ugari egon ziren eta opariak ere banatu zituztenXXIII. Azkoitiko Tenis Open txapelketa bukatzeko egun paregabea izan zen igandekoa. 103 jokalarik hartu zuten ...

Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte aritu ziren jokoan parte-hartzaileak. Saritu ugari egon ziren eta opariak ere banatu zituzten

XXIII. Azkoitiko Tenis Open txapelketa bukatzeko egun paregabea izan zen igandekoa. 103 jokalarik hartu zuten parte Azkoitiko Txerloia tenis pistetan jokatutako finaletan.

9:00etan hasi zuten txapelketa eta 14:00ak arte aritu ziren erraketak eskuetan buru-belarri jokoan. Giro ederrean ospatu ziren finalak Txerloiako pistetan. Kategoriako irabazleak honako hauek izan ziren: banakakoetan eta gizonezkoetan Inko Mujika; emakumeetan, Jaione Aramendi; beteranoetan, Lander Imaz; alebin txikietan, Mikel Aranbarri; infantil nesketan, Udane Rezabal; kimu-infantiletan, Lorea Regil eta kimu nesketan ere Lorea Regil; kadeteetan Gorka Larrañaga eta juniorretan Jon Letamendi. Binakakoetan eta gazteetan Aritz Lizarralde eta Jon Letamendi izan ziren garaile, eta kimuetan Unai Anakabe eta Mikel Aranbarri; nesketan, berriz, Udane Rezabal eta Maren Bastarrika.

Berrituta daude pasa den maiatzetik Azkoitiko Txerloiko hiru tenis pistak, berritzeko falta ziren bi tenis pistak konpondu zituelako udalak. Pistak berritzeko eskaera herritarrek egin zuten Denon Herrixe partaidetza prozesuaren bitartez.

Bukaeran parte-hartzaileen artean opariak zozkatu zituzten Cenor Larramendiren eskutik. Mikel Perezek MP3a irabazi zuen, Unai Torronterasek tablet-a eta telebista Ane Etxezarretak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide