Azkoititik Arantzazura oinez, Floreagakoak

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 24a

Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasle talde batek Arantzazura ibilaldia egin zuen larunbatean. Ikasturte amaierarekin bat eginez, 06:00etan abiatu ziren Azkoititik, eta oinez, Zumarragako bidegorriari jarraituz, hainbat kilometro eg...

Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasle talde batek Arantzazura ibilaldia egin zuen larunbatean. Ikasturte amaierarekin bat eginez, 06:00etan abiatu ziren Azkoititik, eta oinez, Zumarragako bidegorriari jarraituz, hainbat kilometro egin ondoren iritsi ziren Arantzazu santutegira, 15:30ak aldera. Eguraldi ezin hobea egokitu zitzaien ibilbide guztian zehar. Itzulerako bidea ez zuten oinez egin, autebusez baizik. Hori bai, aurrez indarrak berritu zituzten, bertan bazkalduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide