Azkoitiko lehen alkatea frankismo ondoren

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 2a

Juan Ignacio Uria hil zen atzo, 85 urterekin. Frankismoaren ostean, 1976an, Azkoitiko lehen alkatea izan zen. Hainbat herritarrek eskatuta hartu zuen kargua. Bergarako alkateen mugimenduan ere parte hartu zuen. Han bildutakoek agiri bat onartu zuten: a...

Juan Ignacio Uria hil zen atzo, 85 urterekin. Frankismoaren ostean, 1976an, Azkoitiko lehen alkatea izan zen. Hainbat herritarrek eskatuta hartu zuen kargua. Bergarako alkateen mugimenduan ere parte hartu zuen. Han bildutakoek agiri bat onartu zuten: amnistia, euskara eta Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko ahalmena eskatzen zituen agiriak. 1977tik Asanblada Konstituziogileko senataria ere izan zen, baita Eusko Legebiltzarreko ordezkaria ere.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente eta zuzendari ere izan da. Elkarteak omenaldia egin zion 2012ko urrian.

Lanbidez legelaria zen. Baina hainbat liburu ere utzi ditu idatzita: Gentiles y Leyendas (1963), Los Amigos del Pais (1975) eta La Casa Torre de Emparan (1977).

Uriaren hilbeila Azkoitiko Santa Kutz konbentuan dago, gaur 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Gero, haren aldeko hileta elizkizuna Azkoitiko Parrokian izango da, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide