Lurbide proiektua martxa onean doa. Urte hasieran egitasmoa abiatu zutenetik, proiektuaren bultzatzaile izango den talde eragilea osatu dute. Proiektuaren jarraipena eta balorazioa egiteko indikadoreak ezarri dituzte nekazari gazteekin, nekazaritzara gerturatu nahi duten herritarrekin eta proiektuaren inguruan interesa dutenekin.
Momentu honetan, berriz, nekazaritzan aritu nahi duten gazte horientzako lur bilar hasi dira, eta abuztu bukaera eta iraila hasiera bitartean horretan aritzeko asmoa dute. Udalak horretarako lur publikorik ez duela ikusita, herriko baserritarrengana jotzen hasi dira: baserri guztietara deitzen ari dira, proiektua azaldu eta udalak euren lurrak errentan hartuko lituzkeela azalduz.
Lurjabeei zera eskaintzen die udalak: bai nekazaritza eta bai abeltzaintzara bideratzeko lurrak epe ertain edo luzera errentan ematea, «bidezko» diru kopuru baten truke eta nahi izanez gero dirua aurretik ordainduta, gero lur horiek lehiaketa publiko bidez landu nahi dituzten gazteei eskaintzeko. Errentaren baldintzak banan-banan baloratuko dira, lurraren kalitatearen arabera.
Lurbide proiektuan interesa duen edonork 618-866 179 telefonora (Pedro) deitu dezake edo udaletxearen azken solairuan Lurbidek duen bulegora gerturatu.