Gurutzeko Gorriko lan poltsan larunbatera arte eman daiteke izena

A. Abarisketa 2015eko maiatzaren 26a

Azkoitiko Gurutze Gorriak lan poltsa ireki berri du, eta larunbatean arratsaldeko zortziak arte dago izena emateko epea zabalik. Zehazki, bi lan eskaintza ditu Gurutze Gorriak; bata, Elkarguneko igerilekuko soroslea izateko; eta, bestea, Igarango kanpo...

Azkoitiko Gurutze Gorriak lan poltsa ireki berri du, eta larunbatean arratsaldeko zortziak arte dago izena emateko epea zabalik. Zehazki, bi lan eskaintza ditu Gurutze Gorriak; bata, Elkarguneko igerilekuko soroslea izateko; eta, bestea, Igarango kanpo igerilekuan, eta udaran, sorosle lanetan aritzeko. Bi lanpostu hauek osatzeko ireki du lan poltsa.

Bi igerilekuetan lan egiteko nahitaezko baldintza da lehen sorospen eta larrialdietako ikastaroa heziketa izatea, baita uretako sorospena eta Oinarrizko Bizi Euskarriko ikastaroa eginda izatea ere.

Epaimahaiak, besteak beste, Gurutze Gorriko boluntario aktiboa izatea eta euskara jakitea hartuko ditu kontuan. Azkoitiko Gurutze Gorrian antzeko lanetan izandako esperientzia ere baloratuko dutela jakinarazi dute.

Aurkeztu beharrekoak

Lan eskaintza hauetan interesa duenak azkoitia@cruzroja.es helbidera bidali dezake bere curriculuma. Eskatzen dituzten dokumentuen kopia gehitzea komenigarria da.

Bi lanpostuetan lanaldiko kontratua egingo zaie hautatuei; egun osoz lanean aritzeko lanpostua izango da. Lanean hasteko datari dagokionez, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren langilegoaren taularen araberakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide