Emaitza kaskarren 'zergatia' hausnartu behar duela dio Azkoitiko EH Bilduk

A. Abarisketa 2015eko maiatzaren 25a

Emaitzak "batere onak" izan ez direla aitortu badu ere, "kalean eta Udalean" lanean jarraituko duela dio koalizioak

EH Bilduko aurkezpena, politikariak eta herritarrak. (E. Albizu Lizaso) Emaitza gogorrak jaso zituen atzo EH Bilduk Azkoitian. Lau urte agintean eman ostean, oposizioan arituko da datorren legealdian. Koalizioak gaur arratsaldean egin du udal eta foru hauteskundeetako balorazioa, eta, emaitzak "batere onak" izan ez direla aitortu badu ere, "ilusio handiarekin eta ia 2.000 bozek" emandako konfiantzarekin "kalean nahiz Udalean" EH Bilduren proiektua "ahalik eta ondoen" garatzen jarraituko duela azaldu du. Orain, emaitza txarraren "zergatia" hausnartuko duela ere azaldu du EH Bilduk. Kanpainari dagokionez balorazio "positiboa" egin du. "Ilusio handiz kaleratu ditugu gure proposamenak eta ahalegin handia egin dugu azkoitiarrengandik gertu egoteko". "Nahiz eta batzuk eztabaida beste leku batzuetatik eramaten ahalegindu diren, ez gara joku horretan sartu eta gure proiektuaren mezua zabaldu dugu". Amaitzeko, Azkoitiko EAJ zoriondu du herrian lortutako emaitzengatik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide