Gehiengo osoz irabazi ditu hauteskundeak Azkoitian EAJk

Ana Abarisketa 2015eko maiatzaren 24a

Mari Jose Arregi, Asier Aranbarri, Ana Azkoitia, Miguel Angel Bastida, Javier Zubizarreta eta Nekane Larrañaga (Maxixatzen) Gehiengo osoz irabazi ditu hauteskundeak EAJk, eta, lau urteren ondoren agintera itzuliko da beste behin ere. Javier Zubizarreta izango da, beraz, Azkoitiko alkate berria. Jeltzaleek bederatzi zinegotzi lortu dituzte, botoen %49,05. Javier Zubizarretak Urola Kostako Hitzari azaldu dio "oso gustora" dagoela lortutako emaitzekin. "Azkoitiko herriak hitz egin du; eta orain, guri dagokigu herritarrek aukeratutakoa kudeatzea". Atzetik gelditu da EH Bildu, sei zinegotzirekin. Irabazi Bai Azkoitiak eta PSE-EEk zinegotzi bana lortu dute. Emaitza gogorrak dira EH Bildu taldearentzat, bi zinegotzi galtzeaz gain hauteskundeak ere galdu baititu Urrategi Alberdiren taldeak. 1.946 boto lortu dituzte oraingoan, botoen %32,90. Emaitzak hala, 2011ko Udal eta Foru Hauteskundeetan baino 650 boza gutxiago jaso ditu, 1.946 boza lortu baitzituen duela lau urte. Irabazi Azkoitia Bai taldeak ere behera egin du, eta, bi zinegotzi izatetik bat izatera pasatu da. Duela lau 690 boto lortu zituzten, aurten, berriz, 442. PSE-EEk mantendu egin du zinegotzia. 8.627 herritarrek zuten atzo boto eskubidea Azkoitian, duela lau urte baino 205 herritar gutxiagok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide