Xabier Olano: "Azkoitiko herria EH Bilduk dakarren aldaketaren erakusleetako bat da"

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 21a

Igandeko hauteskundeen garrantzia nabarmendu zuen Xabier Olano ahaldun nagusirako hautagaiak.

Maxixatzen.eus Aurreko agintaldietan emandako jokabide "irregularrak" izan zituen hizpide atzo EH Bilduko ahaldun nagusirako hautagai Xabier Olanok,  Azkoitiko Elkargunean. Herriko hautagaitzako kideez gain, Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAko idazkari nagusia, eta, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarola ere bertan izan ziren. "Azkoitiko herria EH Bilduk dakarren aldaketaren erakusleetako bat" dela esan zuen eta azken lau urteetan Udalak aldaketa aurrera eramateko erakutsitako "gaitasuna, ilusioa eta kemena" eskertu zituen. Igandeko hauteskundeetan jokoan "asko" dagoela esan zuen EH Bilduko ahaldungai nagusiak. Olanoren hitzetan, gainera, bi "alternatiba" baino ez daude: "aldaketaren bideari jarraitzea", edota "Asier Aranbarriren eredura itzuli". "Hau ez da kanpainako akusazio merke bat. Azpeitiko Auzitegiak deklaratzera deitu du diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik", salatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide