Musikaguneko entsegu lokalen erabilera arautu dute

A. Olaizola 2015eko maiatzaren 12a

Herriko musika taldeek dagoeneko erabilgarri dituzte Azkoitiko Musikaguneko entsegu gelak. Musika taldeetako ordezkariek eta udalak adostu dute lokalen arautegia, eta musika taldeek osatutako Azkoitiko Musikeruen Elkarteak kudeatuko ditu lokalak. Funtz...

Herriko musika taldeek dagoeneko erabilgarri dituzte Azkoitiko Musikaguneko entsegu gelak. Musika taldeetako ordezkariek eta udalak adostu dute lokalen arautegia, eta musika taldeek osatutako Azkoitiko Musikeruen Elkarteak kudeatuko ditu lokalak. Funtzio mantenuaren inguruko jarraipena egiteko, berriz, batzorde bat egongo da, eta elkarteko kide batek, musika taldeetako kideek, udal teknikariak eta Elkarguneko teknikariak osatuko dute taldea.

Hamasei urtetik gorakoek erabili ditzakete lokalak, eta musika taldeko kideen erdiek gutxienez azkoitiarrak izan beharko dute. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik igandera, 09:00etatik 01:00etara bitartean erabili ahal izango dira, eta bertan entseatu nahi dutenek udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, udaletxeko laugarren solairuan edo 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.

Herriko taldeentzako hiru lokal daude Musikagunean; bandaren gunearekin eta Bizkargi Musika Eskolaren gunarekin batera daude, baina «erabilera independentea» izan dezaten, lokaletara sartzeko eta ateratzeko ate propioa dute. Musika eskolak, bandak eta musika taldeek osatzen dute Musikagunea, eta haren helburuetako bat izan da elkarlana landu eta sinergiak osatzea. Hori hala, dagoeneko Musikagunearen «berezko izaera» lantzen hasteko moduan dira, eta hala desio duela adierazi du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide