Santakutzak ospatu dituzte Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 11

Azkoitiko Santa Kutz auzoan festak ospatu dituzte asteburuan. Auzoko konbentuan eta Laja jatetxean ekitaldi ugari egin dituzte, eta atzo, herritarrez bete zen jatetxe aurrea. Izan ere, umeak jolasean aritu ziren goizean, eta arratsaldean pottoka eta zezen txikiekin aritu ziren, Zelailuzeren eskutik. Floreagako festen eraginez, aurten aste bat atzeratuta ospatu dituzte santakutzak Azkoitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide