Nepalgo umeei laguntzeko elkartasun ekintzak egin dituzte Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 9a

Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Alai Batza taldeak Nepalgo lurrikarak kaltetu dituen umeei laguntzeko ekintzak egin dituzte Azkoitiko plazan. Pintxoak saldu dituzte Kontzejupean, eta bigarren eskuko denda ere jarri dute, liburu, CD eta panpinekin, besteak beste. Horrez gain, umeek jolasean ibiltzeko aukera izan dute, eta tailerrak ere egin dituzte. Jaso duten dirua Nepalera bideratuko dute.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide