Korrika Burkina Fasoko haurrei lagunduz

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 7a

Floreaga Ikastetxeak lasterketa solidarioa antolatu zuen apirilaren 30erako, eta bertan eskuratutako dirua Gosearen Aurkako Ekintza erakundeari emango diote Burkina Fasoko haurrei laguntzeko. Ikasleek lasterketaren aurretik babesleak lortu zituzten ber...

Floreaga Ikastetxeak lasterketa solidarioa antolatu zuen apirilaren 30erako, eta bertan eskuratutako dirua Gosearen Aurkako Ekintza erakundeari emango diote Burkina Fasoko haurrei laguntzeko. Ikasleek lasterketaren aurretik babesleak lortu zituzten bertan ematen zuten bira bakoitzagatik diru pixka bat eskuratzeko. Lasterketan giro ederra izan zen, eta ikasleak protagonista izan ziren gosearen aurkako borrokan. Datozen egunetan ikasleek babesleen dirua ikastetxera eramango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide