Urbasara egun pasa antolatu du Anaitasunak

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 6a

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak eguna pasatzeko mendi irteera antolatu du Urbasara, iganderako. 07:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik, eta Urbasan, 16 kilometrotako ibilbidea egingo dute: Urbasatik abiatuta, Urederra eta Pilatos zeharkatuko dituzte, berriz Urbasara itzuli arte. Bertara joan nahi duenak ostegunera (maiatzak 7) bitartean eman behar du izena, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek 20 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 25 euro. Bazkaria norberak eraman beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide