«Maila handiko saioak» izango dira Udaberriko Musikaldian

A. Olaizola 2015eko maiatzaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren eskutik, hastear da 24. Udaberriko Musikaldia. Ohiko maila eta formatuari eutsi diote, eta Euskal Herriko musikariak entzuteko aukera egongo da larunbatero, Santa Kutzeko konbentuan. Askotariko saioak ...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren eskutik, hastear da 24. Udaberriko Musikaldia. Ohiko maila eta formatuari eutsi diote, eta Euskal Herriko musikariak entzuteko aukera egongo da larunbatero, Santa Kutzeko konbentuan. Askotariko saioak izango dira; metalek, sokazko musika tresnek, abesbatzek eta bakarlariek osatuko dute egitaraua.

«Maila handiko taldeak» zabalduko du Musikaldia, larunbatean, Euskadi Brass metal taldearekin. Hurrengo larunbatean, berriz, Quartor Arnaga biolinez, biolaz, biolontxeloz eta pianoz osatutako talde baionatarraren txanda izango da. Antolatzaileen helburuetako bat izan ohi da gazteei aukerak eskaintzea, eta aurten, Helena Orkoien sopranoa izango da, Iñaki Belasco piano jotzailea alboan duela. Kea ahots taldeak itxiko du egitasmoa, hilaren 30ean.

Saioak 18:30ean hasiko dira, eta hara joateko doako autobusak aterako dira, 18:00etan, Eroski txikiaren aurretik. Egitarau osoa hemen da ikusgai: urolakosta.hitza.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide