Asteburu honetan ospatuko dituzte Santakutz festak

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 6a

Azkoitiko Santa Kutz auzoko festak ospatuko dituzte asteburu honetan. Santakutzak aurreko astean izan baziren ere, antolatzaileek astebetez atzeratu zituzten jaiak, Floreagako festen eraginez. Hango komentuan meza nagusia egin zuten igandean, eta gainontzeko ekitaldiak datozen egunetan izango dira; ohi bezala, Laja jatetxe aurrean izango dira ekitaldi gehienak. Larunbatean, trikiti afaria egingo dute Laja II.a eta Narbaizarekin, 20:30ean hasita, eta erreserbak 943-85 14 12 telefonoan egin behar dira. Hurrengo egunean, 10:00etan meza nagusia egingo dute elizan, eta 12:00etan umeen jolasak egingo dituzte, Lajan. Ondoren, bazkaria izango da, eta 18:00etan pottokak eta zezen txikiekin jolasteko aukera egongo da Zelailuzerekin. Gainera, Landa eta Antxittek trikiti saioekin alaituko dute eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide