"Maila handiko" kontzertuak izango dira Udaberriko Musikaldian

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 5a

Euskadi Brass metal taldeak emango du lehen kontzertua, larunbatean
(Hitza) Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren eskutik, hastear da 24. Udaberriko Musikaldia Azkoitian. Antolatzaileek ohiko maila eta formatuari eutsi diote, eta Euskal Herriko eta nazioarteko musikariak entzuteko aukera egongo da larunbatero Santa Kutzeko konbentuan. Askotariko saioak izango dira; metalak, sokazko musika tresnak, abesbatzak eta bakarlariek osatuko dute egitaraua. "Maila handiko" taldearekin zabalduko dute Udaberriko Musikaldia, larunbatean, eta Euskadi Brass metal taldeak zabalduko du ekimena, 18:30ean. Hurrengo larunbatean, berriz, Quartor Arnaga biolin, biola, biolontxelo eta pianoz osatutako talde baionatarraren txanda izango da. Antolatzaileen helburuetako bat izan ohi da musikari gazteei aukerak eskaintzea, eta aurten, Helena Orcoyen sopranoa izango da Santa Kutzen, Iñaki Belasco piano jotzailea alboan duela. Kea ahots taldeak itxiko du Udaberriko Musikaldia, maiatzaren 30ean. Kontzertu guztiak 18:30ean hasiko dira, eta ohi bezala, hara joateko doako autobusak antolatu dituzte. 18:00etan, Eroski txikiaren aurretik aterako dira. Egitaraua, hemen ikusgai: musikaldiaAzkoitia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide