Akauzazte taldeak ekainaren 9an aurkeztuko du
Etzazuaka izeneko lan berria, Bilboko Kafe Antzokian (21:00etan). Plentzian (Bizkaia) egin ohi den
Mikrofilm Short Festival jaialdiak antolatutako
Mikrofilm Music Fest IV jaialdian parte hartuz. Musika jaialdi horretan, Kataluniako
Soda taldeak ere joko du.
Azkoitiko taldearen
Etzazuaka lan berria hamabost abestiz osatutako binilo bikoitza da. 2011 eta 2014 urteen artean Azkoitiko Matadeixen grabatu eta nahastutako da, eta azkenengo hainbat nahasketa
Xabier Erkiziak egin dizkiete. Diskoaren azaleko irudiak
Detritusek egindakoak dira, eta 500 ale atera dituzte. Diskoen lau aldeak abesti hauek jasotzen dituzte:
IPARRA aldea:
Argizko kriseiluak,
Azaroak 4 gitar,
Nekeza izanagatik itzulera,
Lurberria,
çjkkkkkkkkkkkkkkkkk;
HEGOA aldea:
Zazpiak bat (hitzak Amaia Mendizabalek eginak),
Esne gorria,
Gure gogoa;
EKIA aldea:
Anuki eta
Zertarako den askatasuna; eta,
MENDEA aldea:
Lehen arnasean pozoituak,
Putreak haragi sur,
Adardantza,
Sugeak orain eta
Argiaren etorrera (hitzak Xabier Montoiarenak).
Akauzazteren datozen kontzertuak:
-
Maiatzak 8, ostirala, 20:30ean.
Xurrut (Gorliz, Bizkaia). Sarrera 6 euro.
-
Maiatzak 30, larunbata. Guardetxea (Donostia).
- Ekainak 26, ostirala. Matadeixe (Azkoitia).