Azkoitiko Floreagan Gurutzetxoko krosa jokatu da

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 1a

Azkoitiko Floreaga auzoan festetan daude. Gaur, maiatzak 1, Gurutzetxoko XXXIII. Krosa jokatu da. Haur askok parte hartu du bertan, kirola eta jaia uztartuz. Igandera bitartean dira festak Floreagan. Gaur arratsaldean Laja eta Narbaizarekin erromeria izango da, eta 17:00etan, Gorriti ganadutegiko zezenak eta pottokak. Ondoren, buruhandiak. 22:00etan, gazte gaua da, DJ Ugutz eta DJ Kanuttorekin. Bihar, larunbata eta etzi, igandea beste hainbat ekitaldi izango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide