Gosearen Aurkako Lasterketa egingo dute gaur Azkoitian

Ane Olaizola 2015eko apirilaren 30a

Gosearen Aurkako Lasterketa egingo dute gaur Azkoitian. Elkartasun lasterketa hau Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu ohi du, eta aurten, Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak bat egin du egitasmoarekin.Gaur egingo dute lasterketa, F...

Gosearen Aurkako Lasterketa egingo dute gaur Azkoitian. Elkartasun lasterketa hau Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu ohi du, eta aurten, Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak bat egin du egitasmoarekin.

Gaur egingo dute lasterketa, Floreaga Ikastetxeko jolastokian, 15:00etatik 17:00etara. Hainbat distantziatako ibilbideak zehaztuko dituzte adinaren arabera, eta parte-hartzaileek nahi beste itzuli egingo dituzte korrika. Amaitutakoan, ekarpen ekonomiko bat egingo dute, eta jasotako dirua Burkina Fasora bideratuko dute.

Munduko herrialde askotan dagoen elikadura urritasunari eta honek eragiten dituen ondorioei aurre egiteko asmoz antolatu ohi du taldeak lasterketa, duela hemezortzi urtetik.

Misio erakusketa

Bien bitartean, Torre Zuri erakustokian Misio Erakusketa ibiltaria ikusgai dago igandera bitartean. Don Boscoren jaiotzaren 200. urteurrenean, honek duela 135 urte inguru hasi zuen Misio Ibilbidean «bidaia» bat proposatzen du erakusketak. Leku eta mota askotako objektuak aurkitu daitezke: musika tresna autoktonoak, maskarak, Beningo budu jainkoxkak, sendaketetarako tresnak, geziak eta arkuak, besteak beste.

Horrez gain, paneletan misioak dituzten herrialdeetako egoeren eta salestarren ekintzen berri ematen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide